XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SARRERA

Ospitale-Estatistikaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleen gaurregungo egoera zein den jakitea eta Estatuko nahiz Autonomia Erkidegoko erakundeek egiten dituzten informazio-eskaerak estatistika bakar batean jasotzea. Horrela denbora, baliabide eta agirisorta estatistiko gutxiago erabiltzeko bidea eskaini nahi da, osasun-zentroek galdesortak betetzerakoan lan gutxiago izan dezaten.

Ospitaleen inguruko lehenengo estatistika 1972. urtean egin zuten Estatistika Institutu Nazionalak eta Koordinakuntzako Batzorde Zentralak. Azterketa hari Estadística de Establecimientos Sanitarios con Régimen de Internado deitu zioten.

1983an Gobernu Autonomoak ere estatistika hori egiten laguntzeko datuak jasotzen hasi ziren osasun-zentroetan, eta 1984an Euskal Estatistika-Erakundeak eta Osasun, eta Kontsumo Sailak erabaki zuten Euskal Autonomia Erkidegoko lehen ospitale-estatistika egitea. Hori izan zen Estatuan egindako lehenengo esperientzia.

Osasunaren alderdi honi buruzko Estatuko serie estatistikoak ez etetearren, galdesorta berriak taiutzerakoan Administrazio Zentralaren betekizunak izan ziren abiapuntua, Euskal Autonomia Erkidegoko zegokion berariazko informazioarekin osatuz.

Inkesta horrek zentsu izaera daukala esan daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko ospitale guztien nondik norakoa adierazten duelako, publikoena nahiz pribatuena.

Zentro publikoetan asistentzi zerbitzuei buruzko informazioa bildu da, eta zerbitzu bakoitza jarduera zentro gisa hartu nahi izan da, bakoitzak bere informazioa daukala. Horrek kalitatea eta definizioa ematen dizkio ospitalearen informazio globalari.

Zentro pribatuetan ezinezkoa izan da informazio hori jasotzea era desagregatuan, ez baitago zerbitzu-egitura berezirik zentro publikoetan dagoen bezala.